Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) derrigorrezko ikuskapen bisuala da etxebizitzen eraikinetarako 241/2012 Lege Dekretuaren arabera (Lege Dekretu hori 80/2014 Dekretuak aldatu zuen); ikuskapen hori teknikari eskudun batek (arkitekto teknikoak edo arkitektoak) egiten du eraikinen kontserbazio-egoera zein den jakiteko.
Eraikinen Ikuskapen Teknikoa prebentzio gisa egiten da, eraikinaren segurtasuna bermatzeko eta hirugarren batzuentzako kalteak saihesteko.
2017ko ekainaren 27an 50 urte edo gehiago izango dituzten eraikinek, edozein izanda ere eraikin horien adina, birgaitzeko, energia-eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako diru-laguntza jakin batzuk eskatzen badituzte, ikuskapen teknikoa eta azterketak egin beharko dira 10 urtean behin eraikin horietan.
Eraikinen Ikuskapen Teknikoak eraikinaren egitura eta zimenduak, estalkia eta fatxada, saneamenduko eta hoditeriako sare komunak, eraikinaren energia-eraginkortasuna eta irisgarritasun-baldintzak zer egoeratan dauden aztertzen du.
Irizpena idazterakoan eredu ofizialak argi, objektiboki eta guztiz modu inpartzialean beteko dira. Aztertutakoaren egoera orokorra eta atzemandako hutsuneen kausa posibleak azalduko dira irizpenean. Atzeman litezkeen hutsuneak zuzentzeko egin beharreko esku-hartzeak gauzatzeko dagoen presaren arabera hainbat kalifikazio ezarriko dira; kasu larrienetan, esaterako, berehalako esku-hartzea eskatuko da, baina beste zenbait kasutan, mantentze-mailako gomendioa eman daiteke.
ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOA EGITEN DUGU DONOSTIAN ETA GIPUZKOAN
Eraikinen Ikuspen Teknikoaren kostua alda daiteke eraikinaren ezaugarrien arabera. Bidal iezazkiguzu zure datuak eta zure aurrekontua helaraziko dizugu inolako konpromisorik gabe. Gainera, jakin behar duzu litekeena dela azterketa DOHAINIK ateratzea, Eraikinen Ikuspen Teknikoa diruz lagunduta baitago
Iribar plaza 2, 1. solairua - 10. bulegoa
20018 Donostia